XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta horrela jarraituko dute denek harik eta bikote guztiak beren ordena alderantzitu arte.

Urrats hau egin bitartean, danborraren edo atabalaren erredoblea entzungo da eta berori amaitzean, musika hasiko da berriro, sarrerako urratsak errepikatzeko.

Zubia bigarren aldiz errepikatzen da atabalaren edo danborraren erredoblepean eta bikoteak horrela hasierako lekuetan gelditzen dira.

4.1.3. Erritmo musikala lagun batekiko koordinatu.

- Dantzaren bigarren zatian, musikaren erritmoa aldatu egiten da baltsaren sarrera bat hasiaz.

Sarreraren ondoren esaldi musikala hasten denean, besoak jaso egingo dira eta hanka eskuinaz hasiko da gorputza hankaren ondorat apur bat balantzatuz.

Hau, aurreko irudian bezala aurreratuz egiten da, hots, aurpegiak aurrerantz begira izanik.

Bigarren esaldi musikalean, eskuineko lerrokoek bira-laurden bat ematen dute beren ezkerrerantz eta ezkerrekoek eskuinerantz, bikoteek aurrez-aurre elkarri begiratzen diotelarik.

Musikaren konpasak amaitzean, bira-laurdena biratuko dute berriro eta horrela aurrez-aurreko posizioan geldituko dira berriro.

Guzti hori dantza egitea utzi gabe noski.

Aurreko bi urratsak errepikatu, harik eta irudi honi dagokion musika amaitu arte, baina lehenago lagunari esku eman, honek azken konpasetan arinki biratuz bira oso bat emanaz erantzun dezan.